XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aukera hau Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 1/1993 instrukzioan jasota dago gaur egun, neurri guztien errebisioa aztertzen duenean 55 Neurri hau txosteneko V. atalean aztertzen da zehaztasunez.

Esandako 7. artikulu horretxetako f) hizkian, egunezko zentro batera joan beharra araututa dago; haren arabera, gazteak bere ohiko bizilekuan bizitzen jarrai dezake, baina komunitatean integratutako zentro batera joan behar du, laguntza, heziketa, prestakuntza, lan eta aisialdi alorreko jardueretan aritzeko. Lehenago aipatu dugun Eskoziako kasuan aplikatzen den erdibideko tratamenduaren antzekoa da.

5. BESTE PERTSONA EDO FAMILIAGUNE BATEN HARRERA

5.1. Definizioa, modalitateak eta erakunde eskudunak

Harrera-neurri bat aplikatzen denean, gazte lege-hausleak derrigor joan behar du beste pertsona baten etxera edo berea ez den beste familia batenera bizitzera. Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 1/1993 instrukzioan, 4/92 Legearen interpretazioa egiteko orduan, aditzera ematen da harrera egiten duenak ez duela derrigor familia bat izan behar, eta, hortaz, posiblea da heziketa-talde baten barruan egitea gaztearen integrazioa.

Aukera hau benetan baliagarria izan dadin, ezinbestekoa da bertan parte hartzen duten alde guztiak ados egotea, hau da, bai adingabea, bai sorburuko familia, eta baita harrera egiten duena ere.

Neurri hau erabiltzen da, bereziki, nerabearen sorburuko familian gabeziak egonda, aukera dagoenean familia horrekin esku hartzeko, neurria bukatzen denean nerabearen beharrak nolabait asetzeko modua izan dezaten; dena dela, hori bezain garrantzitsua da, bestalde, harrera egiten duen pertsonak, familiak edo taldeak ere behar adinako heziketa-gaitasuna edukitzea lege-hauslearen jarreraren normalizazioa bideratzeko.

Nerabeek ez dute erraz ulertzen neurri hau. Hasteko, eskatzen zaiolako bere familia edo elkarbizitza-gunearekin dauden arazoak onar ditzala. Gero, harrerak epe-muga duen arren, era honetako neurri baten iraupena ezin zaiolako iruditu berak egindako lege-haustearen larritasunaren heinekoa.

Eta, hirugarrenik, lotura gutxi duelako lege-haustearen edukiarekin, eta, baldintza horietan, zaila gertatzen zaio neurri horretan egindako kaltearen ordainbidea dakarren ezer aurkitzea.

Nolanahi ere, neurria aplikatzen denean komeni da gogoan izatea zein baldintza bete behar diren eraginkorra eta baliagarria izan dadin.